Bannerra
Bannerra
<<  Maiatza 2013  >>
 Al  As  Az  Og  Or  Lr  Ig 
    1  2  3  4  5
  6  7  8  9101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
Bannerra

Zabaldu

Gehitu: JBookmarks Gehitu: Facebook Gehitu: Zabaldu Gehitu: Digg Gehitu: Del.icoi.us Gehitu: Technorati Gehitu: Google
UPN eta PPk ez dute argudio bat bera ere beraien immobilismoa justifikatzeko PDF fitxategia Inprimatu E-posta

castellano

UPN eta PPk gaur ez dute parte hartu nahi izan euskal presoen aurkako  salbuespen neurriei buruz Etxeratek Parlamentuan burutu duen lan saioan. Honen aurrean prentsa ohar bidez honakoa adierazi nahi du ezker abertzaleak:

UPN eta PPk badakite euskal preso politikoekin inolako lege sustengurik ez duen salbuespen araudia aplikatzen ari dela. Legea beteko balitz, gaixo larriak diren presoak libre egongo lirateke, 3/4ak bete dituzten presoak baldintzapeko askatasuna izango lukete, eta ez luke euskal preso bakar batek bere etxetik milaka kilometrora egon behar.

Zergatik ez da legea aplikatzen euskal presoekin? Erantzuna erraza da oso, Espainiako eta Frantziako Gobernuak politika egiten ari direlako Euskal Herriko milaka familiaren sufrimenduarekin. Hau da UPN eta PPk ezkutatu nahi duten errealitatea beraiek kartzela politika basati honetan duten erantzukizuna alboratzeko.

UPN eta PPren arazoa zera da, jadanik inork ez duela beraien diskurtso inmobilistan sinisten. Nafar jendarteak eta eragile sozial, sindikal eta politikoen gehiengoak bakerantz pausuak ematea, giza-eskubideen errespetua eta bestelako kartzela politika bat eskatzen dute. Are gehiago, Nazioarteko komunitateak, Amnistia Internazionaletik hasi eta Aieteko konferentzian parte hartu zuten Nobel saria dutenetaraino, Espainiar Gobernuari euskal presoen aurka aplikatzen duen kartzela politika aldatzeko eskatzen ari dira, gatazkaren konponbide integral bat bilatzeko prozesuaren baitan. UPN eta PPk ezingo dute luzaroan beraien immobilismoa mantendu.

UPN eta PP mugiarazteko ezinbestekoa da mobilizazio soziala. Jendartea da klase politikoari konponbide bidean aurrera egitea exijitu behar diona. Hagatik, deialdia egin nahi dugu bihar, martxoaren 17an, larunbatarekin Herrira mugimenduak Iruñean deitu duen giza-katean parte hartzera.

 

Lotutako artikuluak

Recibe la editorial semanal en tu e-mail

Jaso ezazu asteko editoriala zure e-postan

Editoriala
Subscribe
Dejar de recibir