Bannerra
<<  Iraila 2010  >>
 Al  As  Az  Og  Or  Lr  Ig 
    1  2  3  4  5
  6  7  8  91012
13141516171819
20212223242526
27282930   
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra

Zabaldu

Gehitu: JBookmarks Gehitu: Facebook Gehitu: Zabaldu Gehitu: Digg Gehitu: Del.icoi.us Gehitu: Technorati Gehitu: Google
Sakana maite dugulako, lanpostuak defenda ditzagun: Altsasuko Gamesaren itxierari ez! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
gamesaGure bailara bereziki zigortu du langabeziak eta desindustrializazioak. Sakanako 1460 langabetuak dira horren isla. Altsasuko GAMESA lantegia, 150 langile dituena, ixteko erabakia izugarri kolpe latza da bailararentzat; kolpe berri bat, beste bat, Sakana bera zein bere etorkizuna arriskuan jartzen duena.

Pasa den urtean soilik Sakanako enpresei zegozkien 68 ERE onartu zituen Nafar Gobernuak, 3500 langilerengan eragina izan zutenak; horietako 9 EREtan 275 langileren kaleratzea onartu zen. Sakanan aurretik itxi dituzten lantegien zerrendara gehitu du albiste honek GAMESA: UFESA, DINESCON, REDINDSA, ISPHORDIN… Horien guztien itxierari baiezkoa eman die Nafar Gobernuak.

Gainera, krisia, bideragarritasuna eta antzeko argudioekin mozorrotu eta estali nahi dituzte itxierak, baina benetan oinarrian dagoena langileekiko mespretxua da. Kapitalaren interesen mesedetan, produkzio tresna gisa erabiltzen dituzte pertsonak, krudelki. Nafar Gobernuak bultzatzen duen eta denok sufritzen dugun eredu neoliberalak erraztu eta bultzatzen du langileak erabili eta botatzeko tresna gisa hartuak izan daitezen.

Gure bailarako egoera zinez larria da. Eta eraso berri honek areago larriagotzen du. Horregatik ezinbestekoa ikusten dugu esku hartzea. Enpresa horretatik haratago, lantegi ezberdinek kaltetutako langileetatik haratago, sindikatuen sigletatik haratago, alderdien sigletatik haratago eta lekuan lekukoa gaindituaz, Sakanak bere etorkizuna defendatzeko garaia da.

Horrela, herritarrei dei egiten diegu lanpostuen defentsan eta GAMESAko itxieraren kontra ondorengo egun eta asteotan egingo diren mobilizazioak babestu ditzaten eta bertan parte hartu dezaten. Zehazki heldu den martxoaren 12rako Altsasun arratsaldeko 19.00etan langileek deitu duten manifestazioan parte hartzera deitzen zaituztegu.

Halaber, Sakanaren eta bere etorkizunaren aldeko defentsan indarrak biltzeko apustua egiten dugu, eta bide horretan indarrak biltzeko gure prestutasuna adierazten.

Sinesmen osoa dugu Sakanak benetan merezi duela; jar gaitezen, beraz, abian ezkerretik aldaketa soziala bultzatzeko. Horrek soilik etengo ditu neoliberalismoaren ekimen suntsitzaileak. Bultza dezagun eredu sozial bidezkoagoa, duinagoa, gizatiarragoa.
 

Recibe la editorial semanal en tu e-mail

Jaso ezazu asteko editoriala zure e-postan

Editoriala
Subscribe
Dejar de recibir