Herriak
- Valoración de la Izquierda Abertzale del anuncio de ETA de cese de sus acciones armadas...
- Kronika Nafarroa aldizkari digitala [Agoitz Gorria]
- Un paso que anuncia nuevos escenarios [Garesko Auzalan]
- La puta de Babilonia [Garesko Auzalan]
- La Izquierda Abertzale considera una aportación incuestionable la iniciativa de Euskadi Ta Askatasuna [Agoitz Gorria]
- AUZOKO JAIEK JASOTAKO AZKENEKO ERASOA NUEVO ATAQUE A LA FIESTAS DE LOS BARRIOS [Iruñetik]
- Zezen-jaialdi herrikoiak antolatzen dituzten Udalerri eta Erakundeen Nazioarteko Elkartea (2010-09-02)Asociación Internacional de Municipios y Entidades...
- Salestarren Komentuaren erosketa (2010-09-02) Adquisición Convento de las Salesas (02-09-2010) [Iruñetik]
| 2010 arrazoi martxan jartzeko |
|
|
|
|
Aurtengo honetan Euskal Herriko mundu martxa eta Martxoak 8 eguna eskutik helduta datozkigu. Emakumeon eskubideen aldeko aldarrikapen eta borrokarako eguna mundu osoan eta baita Euskal Herrian ere. Euskal Herriko mundu martxa indartzea eta edukiz betetzea izango da aurtengo gure apustu nagusia. Emakumeon eskubideen aldeko borroka ezin da egun edota aste batera mugatu, are gehiago, egungo marko juridiko politikoak bigarren mailako herritarrak izatera behartzen gaituenean. Emakumeok pairatzen dugun zapalkuntza estrukturala da eta egungo markoak zapalkuntza hau mantentzeaz gain emakumeok gure buruaren jabe eta dagozkigun eskubideen jabe ez izatera behartzen gaitu. Horregatik da beharrezkoa marko aldaketa, emakume eta gizon askez osatutako Euskal Herri aske batean bizi nahi dugulako. Aldaketa politikoa lortzera bideratutako fase honetan emakumeontzat ezinbestekoa da aldaketa soziala ere bultzatzea, berdintasuna, askatasuna eta elkartasunean oinarritutako jendarte eredu bat behar dugulako. Beraz gaur egun emakumeen zapalketa bermatzen duen botere harreman eredua eraldatu behar dugu. Zentzu horretan, gure herri eta hiriak pertsona guztien neurrira eraiki behar ditugu. Horretarako, egun bizitzaren edozein arlotan gizon eta emakumeen artean ematen diren desorekak gainditzeko beharrezko baliabide eta bitartekoak jartzea ezinbestekoa da. Baita eremu instituzionalean ere. Politika instituzionalari dagokionez, administrazio eta instituzio desberdinei dagokie botere harreman horiek eraldatzera bideratutako politika feminista eraginkorrak garatzea. Zeregin hori udalena soilik ez bada ere, udalek ere, herritar eta emakumeengandik hurbilen dauden instituzioak diren aldetik, erantzukizun handi bat dute gai honen inguruan. Udaletan garatu nahi dugun Politika Feministak integrala izan behar du ezinbestean, emakumeon bizitzako arlo guztietan bizi dugun zapalketa estruktural bat gainditzera bideratu behar delako. Hori dela eta, Euskal Herriko Emakumeen Eskubideen Karta ezinbesteko erreferentzia dugu. Bertan, Euskal Herriko emakumeon egoeraren inguruko oinarri nagusiak jasotzen dira, eraiki nahi dugun jendarte berriaren baloreak zehazten dira eta emakumeoi dagokigun hiritartasunaren aitortza eta dagozkigun eskubideak zerrendatzen dira. Karta, beraz, tresna garrantzitsutzat jotzen dugu tokian tokiko politika feminista diseinatzerakoan. Gainera garbi dugu, irekitzera goazen fase berri honetan emakumeok subjektu politikoak izan behar dugula, prozesu demokratikoaren fase ezberdinetan aukera berdinetan parte hartzeko. Beraz, erabaki gune guztietan emakumeen parte hartzea bermatu behar dugu. Eta bestalde, ildo honetan mugimendu feministak subjektu gisa jokatu beharreko paper aktiboa bultzatuko dugu Azkenik, Euskal Herriko mundu martxarekin bat egiteaz gain, bere baitan antolatutako ekimenetan parte hartzeko deialdia luzatu nahi dugu. Bestetik Martxoak 8an eguerdian gehiengo sindikalak antolatuta eta arratsaldean mugimendu feministak deituta antolatuko diren mobilizazioekin bat egin eta parte hartzeko deialdia luzatzen diogu herritar orori eta bereziki emakumeoi. ASKO GARA, BIL GAITEZEN! Euskal Herrian 2010-03-08 |


















