Bannerra
<<  Iraila 2010  >>
 Al  As  Az  Og  Or  Lr  Ig 
    1  2  3  4  5
  6  7  8  91012
13141516171819
20212223242526
27282930   
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra

Zabaldu

Gehitu: JBookmarks Gehitu: Facebook Gehitu: Zabaldu Gehitu: Digg Gehitu: Del.icoi.us Gehitu: Technorati Gehitu: Google
Larunbat honetan independentziaren alde hamaika bil gaitezen PDF fitxategia Inprimatu E-posta
deialdiaLerro hauen bidez, Nafarroako ezker abertzalea, Hamaika bil gaitezen ekimen herritarrak larunbat honetarako deitua duen manifestaldiarekin bat egiten duela adierazi nahi du.

Nafarroa, lurralde zatiketa bultzatzen duen estrategiaren oinarria da. Estatu espainiarra urte andana daramatza Nafarroako herritarron eskubide politiko eta sozialak ukatuz eta Euskal Herriaz duten erabakitzeko eskubidea zokoratuz. Eremu independentistaren artikulazioa, indar korrelazioaren aldaketan urrats kualitatiboa litzateke. Nafarroako euskal independentistak, oinarrizko akordioen bidez, estrategia politiko amankomuna habiatu dezagun ordua iritsi da.

Honengatik guztiagatik, ekimenak berak dioen moduan, biltzeko garaia dugu. Independentziaren aldarria Euskal Herriko hiriburuan ozen entzun dadila. Ezker abertzaleak bere oinarri sozialari larunbateko manifestaldian parte hartzeko deia luzatzen dio. Honekin batera, Nafarroan independentistak eta ezkertiarrak diren beste sektoreetako lagunei gure elkarlanerako disposizioa adierazten diegu.

Martxoaren 6ean, Iruñeko kaleak manifestaldi ezberdinen lekuko izango dira: eskuina eta Opus Dei jendartearen sektore atzerakoienak mobilizatuko dituzte abortatzeko eskubidearen aurka. CCOOek eta UGTk, botere ekonomikoarekin dituzten loturak alboratuz, bere afiliatuak pentsioen igoeraren aurka deitu dituzte, hori bai, betiere Espainiar batasunaren baitan. Independentistak eta ezkertiarrak aldiz, larunbatean 17:30etan Golemetan izango gara independentziaren alde eta euskal Estatua aldarrikatzeko, herri moduan bizirauteko eta aldaketa soziala gauzatzeko formularik efektiboena delako.
 

Recibe la editorial semanal en tu e-mail

Jaso ezazu asteko editoriala zure e-postan

Editoriala
Subscribe
Dejar de recibir