|

Â
Â
2010 urtean, biodibertsitatearen urtean eta krisiaren arrapaladan, Nafarroako lehen sektorea burua altxa ezinik dabil. Hau gutxi ez balitz erakunde politikoek sektore hau baztertua dute.
Nafarroan globalizazio ekonomikoa oso presente dago. Bertako merkatua, gure produkzio kostuen azpitik inportatutako produktuez betea dago, gizarte dumping bat sortuz. Banatzaile handiek (carrefour, eroski, mercadona, el corte ingles, alcampo, lidl,…) egoera hau sustatzen dute, diru kantitate handiak eskuratuz, nekazari eta abeltzainei margen handiak kenduz.
Honek, nekazal aktiboak galtzea, belaunaldi aldaketak ez gauzatzea eta nekazal zonaldeen hustea dakar. Pirinioak, Behe Erribera, Lizarraldea, Erdiko zonaldea eta ipar-mendebalekoa dira zonalde kaltetuenak. Batez ere, esparragoaren sektorea, esne eta haragi behien sektorea, mahasti eta fruta-arbolak
|